Aurkezpena
BETERRI ERROTUZ S.L.U Beterri-Buruntza Udalak (Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta Erroak Sartu Gizarteratze Elkartearen elkarlanetik sortutako irabazi asmorik gabeko laneratze enpresa da.
Hainbat diagnostiko eta ikerketa egin ondoren eskualdean bazterketa egoeran – edo arriskuan- dauden pertsonak gizarteratuko dituen egitura egonkor bat behar dela ondorioztatu zen, eta 2017an Enplegu Sozialeko plan estrategikoaren baitan laneratze enpresa bat sortzeko prozesua abiaratu zen.
Horrela, 2019an landagune eta herri guneen mantenu eta garbiketara bideratutako zerbitzuak, ekonomia zirkularra sustatzen duten (Sagarberritu) proiektuak eta komunikazio (buzoneoa, kartelak jarri…) zerbitzuak eskaintzen dituen laneratze-enpresa sortu dugu.
Baloreak
- Berdintasuna
- Ahalduntze pertsonal eta kolektiboa
- Parte-hartzea
- Hurbiltasuna eta berotasuna
- Malgutasuna
- Elkartasuna eta kooperazioa
- Konpromisoa
- Ingurumenarekiko errespetua
- Irabazi asmorik gabekoa